Politikaria

Zer egiten dük guretako politikaria
Ez gützak bizitzen ber mündüan
Sosez beterik erosten hire bizia
Bena hürrüntik bai nahigo diat enea
Sekülan ez, horien bidea kütxatzen
Bena gisala horiek bai erabakitzen
Haien ardientako hartzen gütüe
Legeak hentako asmatzen tüe
Sosak gosea zabaltzen jateak ez asetzen
Donald emanuel vladimirek sakolak betatzen
Arraza txar bat baizik ez da agertzen
Züek bai züek bai züek bai

Pobreak beti haboro baztertzen
Horien aberriaz ontsa futitzen
Mündü zabala arrunt zikintzen
Ontsa profeitatzen sekülan damützen
Gerla interesdünak bai sortzen
Bego haien bizia ez züan interesgarria
Hiretako hori dea bai jüztizia
Bai anaitarzüna ta libertatea

Popülüak lanean beti sos mentsean
züentako bozkatzen düe begik zerratüak
aberri ederrago baten espantxan
Jan ezak gezürra bai jan zak ezürra
Jenteen bereixtean azkarrago izanen
Telebistan egün oroz agertzen
Bakotxari egitea haren iritzea
Kontseilatzen deat horien baten ez behatzea

Bla bla bla bla bla nahi dükalarik mintza
Nik ez hait behatzen bai ontsa futitzen
Badiagü besterik egiteko
Hire aurka jenteak orain biltzeko (x2)