Xiberoots


Eüskal Herria eta bere hizkuntza dira XIBEROOTS taldearen izaitearen abiapüntüa.
Emeki emeki müsikalari bakotxaren eraginak taldearen müsika estiloa kanbiatü dü, gure hatsarreko ideia oinarriz hartüz, eüskararen hedatzea reggae-aren bidez.
Honki Jina izeneko bigerren diskoan, migrazioak, konfinamentü garaia eta politikariak güntüan aipagei, preso politikoak ahatze gabe.
Gizartea eta mündüa zalhe kanbiatzen dira eta hainbat gei dira orai aipatzeko, hala nola gerlak, klima eta estatüen jokamoldea.
Hirugerren disko hau bihotzeko oihü bat da, bizitzaren, erresistentziaren eta esperantxaren goraipatze bat.
Reggae engaiatüaren eta bestaren ikararen artean, mündüalat begiak zabaltzeari kümitatzen gitaü.
Segi dezagün kültüra ospatzen eta ez ditzagün sekülan besoak apal :
ZER AGITÜKO da mündü desorekatü hontan?

 

Taldekideak

Jon « Pulpo » Etxekopar : Chant
Jordi « Dijor » Foucher : Batterie/sample
Pette « JHA » ragoyen : Chant/guitare rythmique/flûte
Sébastien « Seb » Delaporte : Basse
Peio Erramouspe : Space guitare
Thierry « Titi » Faroppa : Percussion
Txomin « Txo » Dhers : Claviers