Eüskal Vibration

Xiberoko lürraldetan ze eijer bizitzea
Guretzat ez beita hoberik bortüko aide hartzea
Heben beigira handitü, ezin lüzaz partitü
Beharre Oskaxeko alde honean sortü 

 

Aski aide saldürik ez beita oro berde
Mendien gibelean itxuskeriak gorde
Mündia kanbiatü, gizona ertzotü
Biarnes lagün bat badük behar diok galtatü 

 

Düala ehün urte ez kasik ezagützen
Orai karriketan hori baizik ez da entzüten
Aiten aiten hizkuntza beigira galtzen ari
Gero eta gütiago eüskaraz baizik egarri 

 

Egün ez dügü nihue karriketan ikusten
Lana ürrentüz gero etxetan gira zerratzen
Telebista pizteak pentsamentüan usteltzen
Ta gero estonatzen jenteak direla bereisten 

 

Errepresioa ez da batere bidea
Noiz ote ütziko bakean gure herria
Behar ez direlarik baizik, alde orotan agertzen
Txakürtegi hau noiz düzüe zerratzen! 

 

Ez dügü orai bizitzeko gogoa galdü
Heben besta egitera giro goxoa dü
Kantatü, dantzatü eta xikokan aritzea
Kasü emanez geroz küzuina ez izatea