Palestina

Oso trebes unguratzen den mundu zabal ta urdin hontan
Zonbaitek dugu xantza heltzea leku honean 
Besteak aldiz handitzen heriotza begietan
Bizi ederrago baten amesten 

 

goiz hontan palestinako herri txiki batetan
haur bat hiltzen delarik bere amaren besoetan mundu hontako handiak iratzartzen beropean
zonbat arma saldu dutugu hilabetean
o neskatil so egin ezazu zure anaia odoletan
nola nahi duk izatea hortarik bizia hastean
nik pürü ez dut konprenituko sekülan
nola pito zonbait lokartzen diren kuntzientzia honean 

 

nüklearra kimika hauta dezagun taktika
irabazi behar beitdugu gure gerla politika
to saltzen deat hamar miliuka arma
honen kontra eman ezadak hire urhe beltza
neskatila hau aldiz bere xokoan
ogi puskani bat so egiten osorik jan nahian
bere janhari bakotxa izanen da aste hontan
honek honttu baten gustua ez du txeste sekülan 

 

maite nuke handi horien bakotxak bizi dezan
egun baten erdia baizik ez bere miserian
nik diot jarriko bere arma txarra eskuetan
bere buriaz beste honek arrunt egin dezan
badakiat ez dutala gaiza handirik kanbiatuko
ene bi hitz horien kantatzean microfono hontan
bena bakotsak sekulan ahatz ez dezan
mundu hau uzten dugula pito zonbaiten eskietan