Kalera
Hator hator etxera
Kalera, kalera, borrokalari, kalera.
Hire indarraren beharra diagu
gure indarrarekin batera,
Zai dago ama, zai aita,
zai andre ta lagunak.
Hator, hator Euskadira,
hator, hator etxera.
Altxa begiak zapaldu orok,
deiadarra lagunari,
berriro izango gaituk kide
indar emanaz iraultzari.
Ezin gure oihuak isildu
ezin gaituzte zapaldu
lagunak non diren badakigu
oihuka herria daukagu
Bultza ta bultza euskal langile
Euskal populu sufritua
burni kateak erre labetan
danba danba lurrera kartzelak.
Luza eskuak indarrik baduk
jaikitzeko garaia da
Herri guztia zuen zain dago
Denok eskuz esku helduta
