Bortüa
Bortüa, ze lekü handia/eijerra
Gure gaztetarik, ez ezagüna
Zaharren bihotzean noski eijerrena
Bena zertako gük ezin jakina
Gü pean aspertzen, huk gainen berriz bizitzen
Bena zentako hain maite düen
Zoazte behin pürü harat denbora igaitera
Hala kunprenitüko haren amodioa
Deuse ederragorik, hiri soinü gabe
Ardi tzintzilak txori et’aize bera
Argiak kanbiatzen, zelüa lanotzen
Odeien artean ekia agertzen
Gü hain handi senditzen hain ttipi batetan
Natürarekin bat egiteko üdürian
Hor dira biziko galtoak agertzen
Nor gira, zer gira, ta zertako heben
Behar günüke hori haboro pentsatü
Bizi molde tristea emeki abandonatü
Gaüza simpletaz gustia arrahartü
Ta gure bazterretaz ahalaz profeitatü
