Agur Xiberoa

Sor lekia ützirik gazte nintzalarik 
Parisen sartü nintzan kurajez beterik 
Plazerez gose eta bürian hartürik 
Behar niala alagera bizi 
Bostetan geroztik nigar egiten dit 
Xiberua zuri (bis). 

Agur Xiberua 
Bazter güzietako xokorik eijerrena 
Agur sor lekia zuri ditit ene ametsik goxuenak 
Bihotzan erditik bostetan elki deitadazüt hasperena 
Zü ütziz geroztik 
Bizi niz trixterik, abandonatürik  
Ezpeita herririk 
Paris ez besterik, zü bezalakorik. 

Palazio ederretan gira alojatzen 
Eta segür goratik aide freska hartzen 
Gain-behera so-ginik betzait üdüritzen 
Orhiganen nizala agitzen 
Bena ez dira heben 
Bazterrak berdatzen 
Txoriak kantatzen ! 

Ametsa lagün nezak ni Atharratzera 
Ene azken egünen han iragaitera 
Orhiko txoriaren kantüz behatzera 
Parka ditzan nik egin nigarrak  
Hots ! Xiberotarrak 
Aitzinian gora 
Eüskaldün bandera.