Hi Haiz

Hi haiz erreka zikinen iturri garbiak
Aurkitu nahi dituen poeta tristea
Hi haiz kaleetan zehar neguko eguzkitan
lanera dijoan gizon bakartia
Hi haiz hostorik gabe gelditzen ari den ardaxka legorra
Hi haiz pasio zahar guztiak kiskali nahi dituen bihotz iheskorra


Ez daizugu galdetuko gauza ilun guztien arrazoin gordea
Nora ote dijoa denbora aldakorra daraman bidea


Hi haiz burrukaren erdian ilunpetan etsita
amor ematen duen pizti bildurtia
Hi haiz ezer ezetik ihes munduaren erdian
ezin aurkitutako amets urrutia
Hi haiz irrifar bakoitzean gaztetasun
ondarrak galtzen dituena
Hi haiz itsasoko haizeak gogor astitzen
dituen lainoen negarra

Hi haiz txori hegalari bat lurtasun zabarrari
etsepinez loturik dadukan katea
Hi haiz beste asko bezela neguko eguzkitan
hotzak hiltzen dagoen gizon bakartia
Hi haiz ostorik gabe gelditzen ari den ardaxka legorra
Hi haiz pasio zahar guztiak kiskali nahi dituen bihotz iheskorra