Aidatzen

Arazoak baztertürik niz aidatzen
Müsikaren hegalak 'tiat hartzen
Atzamanen dütan mündü hori
Eritarzün ta miseriarik gabe
Galdürik dütügünen ariman
Mezü hau joan dadila izarretan
Züer pentsatzen beti hebentik han
Azkar egonen gira !

Agur jenteak gaur zertan zide
Gü trenpü handian nahiz et'ere
Gaüaldi goxo bat igaiten düzieia
Gurekin ari zideia Xiberootsen bidaia
Ez beita beti aisa nihun'ere
Tziauste gurekin aida zitee
Beste mündü batila, eder izan dadila
Nigarrak bazterreala

Biziak betiko bidea segitzen
Egünez egün gira aitzinatzen
Elkarrekilan ez baizik etxekiren
Gük müsikarekilan züekin heben
Izateak hon handia egiten
Bihotza azkar dereikü berotzen
Züen ezagützeak, honen partekatzeak
Edertzen aberria

Pentsamentü handi bat oroer
Orai bizia izan dadin eder
Suhetatzen dereizüegü züer
Bai 'ta züen hüllanekoer
Amodio 'ta maitarzünak
Azkartüko dira agian
Gaüaldi honekilan, jente honarekilan
Denen ametsekilan